XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beti betiko / gukin asarre / ote zaude,/ aurpegi gaiztoz / mendez mende.

Ez ote zera / berriz piztuko / gaituena,/ Zu fededunon / zoriona?.

Erakuts guri / Zure betiko / biotz ona,/ goi-osasuna,/ bial, Jauna.

Orra zerutik / zeruko Jauna / guri mintzo:/ pake dugula / pake dio.

Jainkoarenak,/ biotz garbiak / pozkario,/ ziñez itzultzen / bazaizkio.

Jainkozalentzat / salbamendua / zein, urbil den,/ Aren ospea / gutaratzen.

Maitetasunak / eta Egiak,/ nola leen,/ dute munduan / bat egiñen.

Zuzentasuna / eta Pakea / sekulako,/ besarka dira / elkartuko.

Egia zaio / gure lurrari / aterako,/ Zuzentasuna / zerutik so (begira).

Onik ugari / Jainkoak berak / emango du,/ Jaunari esker / lurrak frutu.

Arek aurretik / zuzentasuna / izango du,/ doan bidean / salbamendu.